Docomomo Iberikoaren IX. Kongresua

<<

‘EIBARKO MUGIMENDU MODERNOKO ARKITEKTURA INDUSTRIALA EZAGUTUZ’ JARDUNALDIA

‘Eibarko Mugimendu Modernoko Arkitektura Industriala Ezagutuz’ izeneko jardunaldia, DOCOMOMO IBÉRICO-ren IX.kongresuaren baitan antolatutako ekimen bat da. Donostian, 2016ko azaroan burutatako kongresuaren helburua Gipuzkoako Mugimendu Modernoko arkitektura aztertzea izanik, gai hauek lantzen zituzten bi hitzaldi antolatu ziren, baita Eibarren zehar egindako bisita gidatua ere.

‘Eibarko arkitektura industrial modernoa’ hitzaldia

 

Jardunaldia Eibarko Mugimendu Modernoko arkitektura industriala ulertzeko ezinbestekoa den testuinguruaren azalpenarekin hasi zen. Horretarako bi ataletan oinarritutako hitzaldi labur bat eskeini zitzaien partehartzaileei: lehenik, Eibarko arkitektura industrialaren garapen historikoa Guda Zibila baino lehen, eta bigarrenik, Mugimendu Modernoaren inplantazioa eta garapena guda ondoren. Hitzaldi honetan zehar hainbat eraikin industrialen irudiak erakusteaz gain, Eibarko historia industriala eta hiriaren garapenari buruzko datuak ere eman zitzaizkien bisitariei.

 

 

‘Eraikin industrialen birmoldaketa’ hitzaldia

 

Jardunaldiaren bigarren atalean, 2011.urteaz geroztik lan taldeak garatutako Berreibar ikerketa proiektua azaldu zen, zeinak Eibarko eraikin industrialen birmoldaketa zuen aztergai. Honetaz gain, ikerketa proiektu honen kasu piloto den Biharrian espazioaren berri ere izan zuten partehartzaileak. Kontutan hartuz gainera jardunaldiko bi hitzaldiak birmoldatutako Biharrian espazioan bertan garatu zirela, partehartzaileek proiektua lehen eskuz ezagutzeko aukera izan zuten.

 

 

Eibartik txangoa: eraikin industrialei bisita.

 

Ubitxako auzoan dagoen Biharrian espazio birmoldatutik abiatuta, Eibarko kaleetan zehar ibiladia egin zen. Bisita honetan Eibarko arkitektura industrialaren bilakaera erakusten duten hainbat eraikin ikusi ziren, hainbat eraikinen barrualdera ere sartuz. Bisitatako eraikinak honakoak izan ziren:

 

1- El Casco eraikina (Muzategi kalea).

2- Pablo Soroaren tailarra (Matsaria kalea).

3- Gaspar Arizagaren tailarra (Estaziño kalea).

4- Beistegui Hermanos (Urkizu pasealekua).

5- Cadenas Iris (Iparragirre kalea).

6- Arragueta kaleko tailer zaharrak.

7- Aurrera fundizioa (Bidebarrieta kalea).

8- Aguirre y Aranzabal (Bista Eder kalea).

<