Biharrian espazioa

<<

Hirikiten lantaldea, Berreibar ikerketa proiektua egi bilakatzeko asmoarekin jaiotzen da. Hirikiteneko kideez gain, hainbat lagunek ere parte hartu zuten 4 urte iraun zuen ikerketa hartan (Berreibar),  zeinak industrial hutsak modu proaktibo batean berreskuratzeko asmoa zuen.

Horrela bada, Biharrian Espazioa, ikerketa teoriko haren lehen kasu pilotoa dugu, Eibarko Ubitxako auzoan kokatutako tailer zahar bat berrerabili eta martxan jartzen duena. Bertan, lau enpresa gazteen lan espazioa aurki dezakegu, tartean Hirikiten lantaldearen egoitza ere egonik.

Biharrian Espazioa, berrerabilitako eraikin industrial bat izateaz gain, indarrak batzeko eta konexio berriak egiteko elkarpuntua ere bada, non formakuntza eta kultura aktibitate ezberdinek izaera dinamikoa eta irekia ematen dioten.

<