La Balanza

<<

La Balanzako (Lima) auzo-lokalaren proiektua, CITIO elkarteak beste eragile batzuekin elkarlanean eta  Proyecto FITEKANTROPUS (HOMMO LUDENS) Proyecto de Intervención Urbana Cooperativa de corte experimental en La Balanza, Comas, Lima-Perú (http://blog-citio.blogspot.com.es/2010/03/proyecto-fitekantropus.html) proiektu estrategikoaren barnean,  garatzen ari den proiektua da.

La Blanaza, Limako kanpoaldeko auzo marjinal bat da eta bertan orain dela hamarkada batetik, sormen mugimendu batek hiri ingurunearen garapena sustatzen du.  2015. urtean hasten da Hirikiten elkartea  proiektuan elkarlanean.

 

Hirikiten elkartea La Balanzako auzo-lokaleko, auzoko ekipamendu bakarreko,  2. fasean hasi zen Citio elkartearekin elkarlanean. Lokal honetan erabilera publiko desberdinak biltzen dira: herri-jangela, komunak, ludoteka txiki bat eta espazio funtzio anitza esaterako. Poliki poliki erakunde desberdinak  publikoak, akademikoekin, herrikoiak.. proiektuan gehitzen hasi dira, denboran irauten duen eta hiri konfigurazioan inpaktu nabarmena duen  ekosistema bat eratuz.

 

Emaitza, hiritarrak modu ludiko batean erlazionatzen diren auzo bat da; auzokoak transformazio prozesuetan hartzen dute parte hiri giroaren hobekuntzarako parte hartze  proiektuen bitartez.

 

Proiektuaren helburu espezifikoak dira: hiritarrak, beren garapenerako oinarrizko azpiegitura  batez hornitzea, hiritarren parte hartzea bultzatzea, bizikidetasuna sustatzea, talde eta ingurumen kontzientzia bultzatzea eta  espazio publikoan ahalduntze prozesuak sustatzea.

 

Horretarako ekimen desberdinak garatzen dira, bizikideekin parte hartze proiektuak,  komunitate laneko igandeak eta ahalduntze tailerrak auzokoentzat.

 

Proiektu honek Eibarko eta Errenteriako udaletako finantzazioa dauka.

Proiektu honek, Fitekantropus proiektuak,  Bartzelonako City to City FAD Award 2016saria jaso du.

<